1.500 sarrera baino gehiago saldu dira jada Errege Kopako lehen kanporaketako partidarako. Partida igande honetan jokatuko da Stadium Galen, 18:30etik aurrera, Real Unión eta Cádiz CF taldeen artean.
Sarreren salmenta joan den urriaren 31n ireki zen, Real Unióneko abonatuen lehentasunarekin. Azaroaren 7tik aurrera, aldez aurretik erreserbatu ez diren abonatuen sarrerak estadioko gainerako eserlekuekin batera jarri dira salgai, eta edozein zaletuk erosi ahal izango ditu, bai internet bidez, bai klubaren bulegoetatik edo dendatik pasatuta. Real Uniónek abonatuei bigarren sarrera bat erosteko aukera ematen die, abonatuen prezioan.
Partidarako adostutako prezioak honako hauek dira:
Tribuna Nagusia:
- Abonatu heldua (14 urtetik aurrera): 15 euro
- Abonatu haurra (13 urte arte): 12 euro
- Abonatuak ez direnak: 35 euro
Ekialdeko Tribuna:
- Abonatu heldua (14 urtetik aurrera): 12 euro
- Abonatu haurra (13 urte arte): 10 euro
- Abonatuak ez direnak: 25 euro
Preferentzia:
- Abonatu heldua (14 urtetik aurrera): 10 euro
- Abonatu haurra (13 urte arte): 5 euro
- Abonatu helduak ez direnak (14 urtetik aurrera): 20 euro
- Abonatu haurrak ez direnak (13 urte arte): 10 euro
Real Uniónek gogorarazi nahi du Stadium Galeko bulegoak eta denda ofiziala irekita daudela 10:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 19:30era astean zehar. Larunbatean ere bulegoak 10:00etatik 13:30era egongo dira zabalik.
Patinete elektriko baten zozketa
Partida aprobetxatuz eta Real Uniónek eta Euskal Sareakek, Yoigo Negocios enpresaren banatzaile baimenduak sinatu berri duten lankidetza hitzarmenaren baitan, Euskal Sareak taldeak, Marrubirekin elkarlanean, QR kodea duten gominoletako 500 poltsa banatuko ditu atsedenaldian egingo den patinete elektriko baten zozketan parte hartzeko.
Era berean, QU kodera sartu ahal izango da Real Uniónen dendan jarritako panel baten eta sare sozialetan argitaratutako kartel baten bidez.
Saria Mendibil Merkataritza Gunean dagoen MASlife dendan jasoko da, baina irabazleari modu sinbolikoan emango zaio saria partidaren amaieran.