Quique Riverori omenaldia egin zaio gaur eguerdian Real Uniónek SD Tarazonaren aurka jokatu duen partidaren atarian, iragan asteburuan Irungo elastikoarekin 100 partida ofizialetara iritsi ostean. Igor Emery Administrazio Kontseiluko presidenteak bere izena eta 100 zenbakia grabatuta dituen kamiseta bat eman dio.
Enrique Rivero Pérez (Cabezón de la Sal, 1992), Real Racing Clubeko harrobian hezia, CD Tenerife, FC Cartagena, Real Racing Club eta Real Club Recreativo de Huelvan aritu da 2020ko udan Irunera iritsi aurretik.