Hurrengo partida:

2/04/2023
| 12:00 |
Real Unión Club - Numancia

1918ko koparen mendeurrena ospatzeko partida

Oraingoan, ordea, madrildarrek irabazi dute, neurri batean porrot haren arantza ateraz, eta bide batez, duela 10 urte galdutako kanporaketatik ere, protagonistak ere gogoan izan baitzituzten, baten bat motzez ere jantzi zelarik

Efemeride berezi hau ospatzeko, joan den igandean, Irungo Stadium Galen, Real Unión Club eta Real Madrid CFko Beteranoen taldeek sinbolikoki oroitu zuten duela 100 urte jokatutako final bera. Orduko hartan, Madrilgo O’Donell zelaian, mugakoek irabazi zuten (Legarretaren bi golekin), bere bigarren Espainiako Txapelketa lortuz. Oraingoan, ordea, madrildarrek irabazi dute, neurri batean porrot haren arantza ateraz, eta bide batez, duela 10 urte galdutako kanporaketatik ere, protagonistak ere gogoan izan baitzituzten, baten bat motzez ere jantzi zelarik.

Partida entretenigarria izan zen, bi ateetan alternatibak izanda, baina talde merengea eraginkorragoa izan zen golari begira. Unionisten aldetik Riobó, Pascual, Zabalo, Bereau, Berruet, Etxaniz, Ketxus, Laguardia, Muñoz, Saizar, Arzuaga, Lucio, Sagüés, Goiko, Garmendia, Txetxu, Vallejo, Palenzuela… eta herriko zaleen aspaldiko ezagunak izan ziren. Irundarrek 1918ko finalean erabilitako elastikoaren erreplika jantzi zuten. Talde bisitariaren jokalariak, etengabe autografoak sinatu eta argazkiak atera zituztenak haurrekin, hala nola Pavón, Antonio Núñez, Balboa, Alfonso Pérez, Congo eta De la Red, kirol-ibilbidea amaitu zuen estadiora itzuli zena, eta handikiro egin zuena, bi aldiz markatuz eta sasoi onean zegoela erakutsiz, urteak igaro arren. Amavisca, Isidoro San José eta Mikel Lasa, alde batetik, eta López Ufarte, bestetik, ere han izan ziren, baina lauretako batek ere ezin izan zuen bere taldekideekin bat egin, hainbat arazo fisikoren ondorioz.

Partidaren atarian lore-eskaintza hunkigarria egin zen Pepe Angosoren bustoan. 1918an txapeldun izendatu ziren futbolari historikoetako bat izan zen, eta Real Uniónen historiako lehen jokalari hila da. Ondoren, belar gainean, omenaldi maitagarria egin zitzaien duela 100 urte garaipen handi hura lortu zuten heroi ahaztezin haien ondorengo senideei. Partidako ohorezko sakea Vázquez eta Emeryren alabei egokitu zitzaien. Múgica eta Amanteguiren semeak eta Patricio Arabolaza, René Petit, Eguiazábal eta abarren bilobak ere han izan ziren, futbolaren historiako koloso haien ordezkari. Guztiei eman zitzaien mendeurrena ospatzeko plaka bat. Real Madrileko taldearentzat ere opariak izan ziren.

1.400 pertsona inguru bertaratu ziren, Stadium Galeko Tribuna Nagusia ia bete zutenak, eta zalantzarik gabe arrakasta handia izan zuen ekitaldiak. Palkoan, agintari eta pertsona ospetsuen osoko bilkura: Víctor Zabalo, Real Unióneko Beteranoen Elkarteko Ohorezko Presidentea; José Antonio Santano, Irungo Alkatea; Ricardo García, Real Unióneko Presidentea; Juan Luis Larrea, Gipuzkoako Futbol Federazioko Presidentea; Juan Mari Zorriqueta eta Andoni Ayarza, Espainiako Futbolari Aleteranoen Elkarteen Federazioko Presidentea eta Lehendakariordea, besteak beste, babesle eta laguntzaileez gain: Distribuciones Villaverde, Aluminios Ucín, Autocares Unitravel, Materiales de Construcción Iturria, Transportes Decoexsa, Inmobiliaria Roberto Beloki eta Berri Motor.

Atsedenaldian lunch bat zerbitzatu zitzaien gonbidatuei eta bi lagunentzako bazkaria zozketatu zen Iñigo Lavadoren jatetxean eta Real Uniónen eta Real Madrilen kamiseta bana. Zenbaki sarituak 042, 125 eta 804 izan ziren.

Partidaren ostean, Real Unióneko jokalariak Aldabe Elkarte irundarrean elkartu ziren bazkaltzera, eta Real Madrilekoak Irungo Peña Madrildarrak lausengatu zituen, aurten 25. urteurrena ospatzen dutelako.

Parteka ezazu

Zurekin hazten jarraitu nahi dugu...

ZU ERETXURIBELTZ

DENDA

Taldearen produktu guztiak prezio onenetan

NOBEDEA

Lotutako albisteak

Puntu bat gehiago (1-1)
Gol-zaparrada (4-0) eta Rocaren hirugarren garaipena jarraian
"Jokalariak prest daude iganderako"

Este sitio web utiliza Cookies propias y de terceros para recopilar información con la finalidad técnica, no se recaban ni ceden sus datos de carácter personal sin su consentimiento. Asimismo, se informa que este sitio web dispone de enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas a REAL UNION CLUB SAD.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

Cuando visitas cualquier sitio web, puede guardar o recoger información en tu navegador, normalmete en forma de cookies. Puedes hacer la gestión de las mismas en este panel.

Son aquellas que permiten al usuario la navegación a través de una página web, plataforma o aplicación y la utilización de las diferentes opciones o servicios que en ella existan.

  • wordpress_test_cookie
  • wordpress_logged_in_
  • wordpress_sec

Rechazar todos los servicios
Acepto todos los servicios

GABON KANPAINA harpidetza formularioa

ZU ERE TXURIBELTZ

Informazio pertsonala


Aukeratu kokapenak

Aukeratu mesedez KOKAPEN BAKARRA.

TRIBUNA NAGUSIA
EKIALDE HANDIA
PREFERENTZIALA

Akziodun?


Ordainketak

Ordainketa-metodo hobetsia

Kontu zenbakia

Oharrak (egin nahi dituzun iruzkinak edo gehiketak)