Bi multzoetako 5. eta 6. jardunaldietarako ordutegiak baieztatuta daude. SD Tarazona eta Real Uniónen arteko partida, ligako 5. jardunaldiari dagokiona, Tarazonako Munizipalean jokatuko da irailaren 21ean, larunbata, 21:30etik aurrera, eta Real Uniónen eta Sestao Riverren arteko partida, ligako 6. jardunaldiari dagokiona, Stadium Galen jokatuko da, irailaren 28an, larunbata, 15:30etik aurrera.

Partidak FEF TVn ikusi ahal izango dira, hurrengo egunetan RFEF eta LaLigaren arteko akordioa zehaztu arte, Lehen Federazioko Versus e-Learning partidak LaLiga+ bidez ere ikusi ahal izateko.