Añorga KKE: Eraunzetamurgil; Andonegui (Azpirotz, 60. min.), Unanue, Amiano, Aramendi; Franco (Maiz, 77. min.), Yarza, Sevillano, Aranburu (Aiestaran, 60. min.), Uranga (Alfonso, 69. min.); Larrañaga (Eribe, 77. min.).
Real Unión B: Iza; Ariztimuño, González, Olaciregui; Fernández (Martínez de Liza, 70. min.); Rodríguez (Herrero, 85. min.), Rodrigo, Ollo, Delpuerto, Arzuaga (Cabo, 70. min.); Bravo (Artola, 89. min.).
Emaitza (2-2): 0-1, Bravo (2. min.); 1-1, Larrañaga (24. min.); 1-2, Arzuaga (60. min.); 2-2, Azpirotz (penaltiz, 89. min.).
Epailea: Julen Lasarte González (Euskadi). Txartel horia atera zien Aramendiri (63. min.) eta Unanueri (68. min.) Añorga KKEren aldetik eta Gonzálezi (30. min.), Bravori (38. min.) eta Izari (66. min.) Real Unión Bren aldetik. Asier Díez Real Unión Bren delegatua kanporatu zuen txartel gorri zuzenarekin (69. min.). Carlos García Real Unión Bren entrenatzailea ere kanporatu zuen partida bukatu ondoren, lehenik txartel horia zuena (12. min.).
Bestelakorik: Ohorezko Erregional Mailako 30. jardunaldia. Rezola.
Epaileak 89. minutuan adierazitako zalantzazko penalti batek eragotzi zuen atzo Real Unión B Añorgatik hiru puntuekin etortzea. Carlos Garcíaren taldea azkar aurreratu zen markagailuan, 2. minutuan, Ekhi Bravoren bitartez, baina berdinketaren gola jaso zuen 24. minutuan. Arzuagak 60. minutuan aurreratu zituen irundarrak berriro. Amaierarako minutu bat falta zenean, polemikaren jokaldia etorri zen, eta Añorgak berdinketa lortu zuen Azpirotzen bitartez 11 metroetatik.
Real Unión Bk 30 puntu ditu eta sailkapeneko hamabosgarren postuan da lau jardunaldi falta direnean. Datorren larunbatean, 16:00etatik aurrera, CD Elgoibar bigarren sailkatua hartuko du Galeko anexoan.