RC Deportivo: Mackay; Trilli (Doncel, 87. min.); Lapeña, Jaime, Héctor Hernández (Aguirre, 67. min.); Álex Bergantiños (Menudo, 67. min.), Juergen, Noel (Rey, 54. min.), Mario Soriano (Quiles, 54. min.), William; Miku.
Real Unión Club: Irazusta; Elosegi, Pérez, Barbu, Kijera; Rivero (Elizondo, 63. min.), Vivancos, Oyarzun (Sánchez, 63. min.), Santos, Llamas (Seguín, 73. min.); Bravo (Pradera, 85. min.).
Emaitza (1-2): 0-1, Oyarzun (22. min.); 0-2, Oyarzun (51. min.); 1-2, Juergen (71. min.).
Epailea: Germán Cid Camacho (Gaztela eta Leon). Txartel horia atera dio Juergeni (44. min.) RC Deportivoren aldetik eta Riverori (25. min.) eta Seguíni (93. min.) Real Uniónen aldetik.
Bestelakorik: 1. RFEF Footters-ko I. Multzoko 22. jardunaldia. Riazor, 12.000 jarraitzaile inguru.
Gaur arratsaldean Real Uniónek Riazorren lortutakoa gogoratuko den garaipen horietakoa da. Aitor Zulaikaren taldeak, gaur Joseba Aguirrek zuzendua, sufritzen jakin du mailako liderraren aurka, taldean COVID-19ak eragindako positiboek aste zaila markatu ondoren. Partidako lehen abagune argia Bravok izan du, Kijerak ezker hegaletik erdiratutako jokaldi batean, baina Mackayk madrildarrari irundarrak markagailuan aurretik jartzea eragotzi dio. Deportivok eraman du neurketaren pisua lehen zatian, baina Real Uniónek bere burua defendatzen jakin du eta ez ditu gol aukera gehiegi eman. 22. minutuan Oyarzunek aurretik jarri ditu irundarrak, area kanpotik egindako jaurtiketa batean.
Deportivok berdinketa izan du bigarren zatiko lehen jokaldian penalti baten bidez, baina Irazustak Mikuri ondo igarri dio jaurtiketa. Eta hurrengo jokaldian, Oyarzunek 0-2koa jarri du markagailuan ondo eramandako kontraeraso batean. Hortik aurrera, atzera egitea, lerroak elkartzea eta sufritzea tokatzen zen, Riazorren urtebete galdu gabe eman eta ligako azken bost partidak irabazi ondoren gaurko partidara iristen zen talde baten aurka. Juergenek 1-2koa jarri du 72. minutuan area kanpotik egindako jaurtiketa on baten bidez. Irazustak ezin izan du ezer egin. Elizondo, Sánchez, Seguín eta Pradera zelaian sartuta Real Uniónek oxigenoa bilatu du azken minutuetako Deportivoren setioaren aurka.
Real Unión zazpigarren postuan dago 36 punturekin eta partida bat gutxiagorekin, Valladolid Promesasen aurka berreskuratu beharko duena. Momentuz, hurrengo aurkariarengan, UD Logroñésengan, pentsatu behar da, datorren larunbatean, 19:00etatik aurrera, Stadium Galen.