Abian da Rocaren fundazioaren mendeurrenaren urtea

Real Unión B-k, larunbat honetan 18:30etatik aurrera Ostadar SKTren aurka jokatuko du Galeko anexoan Gorengoen Mailako ligako 14. jardunaldian. Horretarako, jantziko dituen kamiseta, galtzak eta galtzerdiak CD Rocaren ekipazio historikoaren erreplika izango dira, Irungo filialaren sorreraren mendeurreneko ekitaldiei hasiera emanez.

Kamiseta, erabat urdina, CD Rocaren armarria eta horretarako diseinatutako fundazioaren mendeurrenaren logoa izango ditu. Galtzak eta galtzerdiak ere urdinak izango dira.

Denboraldia amaitu bitartean, taldeak bigarren ekipazio hau jantziko du, eta, posible den partidetan, ekipazio titularrarekin txandakatuko du. Gainera, larunbat honetatik aurrera eta 2023 osoan zehar, bigarren taldeari buruzko klubaren komunikazio ofizialetan Real Unión-Roca deituko zaio taldeari.

Programa urte osoan zehar luzatuko da

CD Rocaren ekipazio historikoaren erreplikaz gain, klubak urte osoan zehar efemeridea ospatzeko jarduera-programa oso bat lantzen ari da.

Urteko lehen seihilekoan klubaren sorreraren mendeurrenari buruzko liburu bat aurkeztuko da, Ricardo Costak eta Martín Tellecheak koordinatuta, Ecos del Roca izenburua izango duena. Bertan, taldearen denboraldiko historia errepasatzen da, Real Unióneko Beteranoen Elkartearen artxibo historiko-dokumentaletik ateratako argazki argitaragabeekin eta kronika zaharrekin.

Era berean, klubak urte amaierarako argazki erakusketa bat lantzen ari da. Ildo horretan, CD Rocaren argazkiak dituzten eta erakusketan erakustea nahi duten pertsonak klubetik pasa daitezke jendeari arreta emateko ordutegian, eta bertan eskaneatu eta itzuli egingo dira, edo, eskaneatuta egonez gero, prensa@realunionclub.com posta elektronikora bidali daitezke, interesgarriak izan daitezkeen datuak adieraziz (argazkiaren data, jabearen izen-abizenak, etab.)

Aipamen historiko laburra

1923an sortua, CD Rocak 1929 eta 1936 artean bizi izan zuen bere garairik bikainena. Aldi horretan, bigarren mailako Gipuzkoako txapeldun izatera iritsi zen sei aldiz, eta eskualdeko futboleko kategoria gorenean militatzeko eskubidea irabazi zuen (Osasunarekin, Realarekin, Real Uniónekin, Logroñésekin…), nahiz eta klubak mailaz igotzeari sistematikoki uko egitea erabaki zuen. Arrakasta handia lortu zuen Espainiako Amateur Txapelketan ere, eta 1933an lortu zituen finalerdiak. Urte horietan, jokalari askok, CD Rocan trebatu ondoren, Real Uniónera jo zuten, Urtizberea eta Mancisidorren kasuak nabarmenduz.

Gerra Zibilaren ondoren, CD Rocak lankidetza-hitzarmenak sinatu zituen Real Uniónekin, hiriko talde nagusiarekin, eta, Juan Vollmer presidente zela, talde hitzartua edo filiala bihurtu zen. Hala ere, proiektua ez zen sendotu, eta aldi baterako utzi zen, harik eta 1980an, Iñaki de Mujika presidente zela, Roca-Real Unión izenarekin, ofizialki bigarren talde unionista gisa berrartu zen arte. 1990eko hamarkadaren hasieran, araudia aldatu egin zen, eta, ondorioz, klub filial guztiek beren taldearen izena, armarria eta koloreak hartu behar izan zituzten. Hala, Roca Real Unión B taldean bihurtu zen behin betiko.

Real Unión B 2000. urtean igo zen lehen aldiz maila nazionalera. 00/01 denboraldian mailari eustea lortu zuen, baina 01/02 denboraldian jaitsi zen, 16. postuan geratu arren, Bigarren B Mailako hainbat euskal talde jaitsi zirelako. 2006an bere historian bigarren aldiz Hirugarren Mailara igotzea lortu zuen. Real Uniónen bigarren taldeak sailkapeneko 17. postuan amaitu zuen Hirugarren Mailako 06/07 denboraldia, baina naiz eta hasiera batean jaisteko ez egon, azken hiru sailkatuentzat baitzegoen gordeta, Amurrio Bigarren B Mailatik Hirugarren Mailara jaisteak Gorengoen Mailara talde bat gehiago jaistera behartu zuen. Jaitsiera ekidin zitekeen Hirugarren Mailako lau euskal talderen batek Bigarren B Mailara igotzea lortu izan balute hau ez zen gertatuko. Hala ere, tartean zeuden lau taldeak (Zalla, Portugalete, Amorebieta eta Beasain) igoera-fasetik at geratu ziren, eta horrek Real Unión B Gorengoen Mailara jaistea eragin zuen.

Gaur egun taldea Gorengoen Mailan dago.

Parteka ezazu

Zurekin hazten jarraitu nahi dugu...

ZU ERETXURIBELTZ

DENDA

Taldearen produktu guztiak prezio onenetan
NOBEDEA

Lotutako albisteak

Kanpoan jasotako porrota, aho zapore garratzarekin
BM Supermerkatuak Real Unión Clubarekin duen babesletza-hitzarmena berritu du
Porrot engainagarria etxean

Este sitio web utiliza Cookies propias y de terceros para recopilar información con la finalidad técnica, no se recaban ni ceden sus datos de carácter personal sin su consentimiento. Asimismo, se informa que este sitio web dispone de enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas a REAL UNION CLUB SAD.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

Cuando visitas cualquier sitio web, puede guardar o recoger información en tu navegador, normalmete en forma de cookies. Puedes hacer la gestión de las mismas en este panel.


  • wordpress_test_cookie
  • wordpress_logged_in_
  • wordpress_sec

Rechazar todos los servicios
Acepto todos los servicios

GABON KANPAINA harpidetza formularioa

ZU ERE TXURIBELTZ

Informazio pertsonala


Aukeratu kokapenak

Aukeratu mesedez KOKAPEN BAKARRA.

TRIBUNA NAGUSIA
EKIALDE HANDIA
PREFERENTZIALA

Akziodun?


Ordainketak

Ordainketa-metodo hobetsia

Kontu zenbakia

Oharrak (egin nahi dituzun iruzkinak edo gehiketak)