Txapelketaren bigarren itzulia hastear dagoela, Real Uniónek denboraldi erdiko abonatuen kanpaina jarri du abian, familia unionista hazten jarraitzeko helburuarekin. “Abonatu zaitez familia txuribeltzera!” lelopean, klubak % 50era jaitsi ditu abonuen prezioak gelditzen den denboraldi zatirako:
- Tribuna Nagusia: 75 euro helduak, 63 euro jubilatuak, 50 euro gazteak eta haurrak
- Ekialdeko Tribuna: 50 euro helduak, 45 euro jubilatuak, 38 euro gazteak eta 20 euro haurrak
- Preferentzia: 20 euro heldu eta jubilatuentzat, 10 euro gazte eta haurrentzat
Abonu berriei alta eman ahal izango zaie klubaren bulegoetan, astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 19:30era, edo web orriaren bidez, Fan Club atalaren bidez eta Egin zaitez abonatua estekan klik eginez. Bertatik erabiltzailea bete eta bidali beharko duen formulario batera birbideratuko da.