Real Unióneko abonatuek lehentasuna izango dute Real Unión eta Cádiz CF taldeen arteko Errege Kopako lehen kanporaketako partidarako sarrera bat eskuratzeko orduan. Partida Stadium Galen jokatuko da azaroaren 13an, 18:30etatik aurrera.
Sarreren salmenta datorren astelehenean, urriak 31, irekiko da. Abonatuak Stadium Galeko bulegoetatik edo denda ofizialetik pasa beharko dira, jendaurreko ordutegian, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 19:30era. Larunbatean ere bulegoak 10:00etatik 13:30era egongo dira zabalik. Klubak partida aprobetxatuko du bere abonatuekin datu-basea eguneratzeko.
Cádiz CFeko zaletuek ere euren sarrera erosi ahal izango dute astelehenetik aurrera, kasu honetan online https://eventos.ontourup.com/event/270492f0-270e-49ec-be40-21b239e518b7/tickets estekaren bidez. Real Uniónek gune bat prestatuko du Ekialdeko Tribunan bisitarientzat.

Azaroaren 7tik aurrera, aldez aurretik erreserbatu ez diren abonatuen sarrerak estadioko gainerako eserlekuekin batera jarriko dira salgai, eta edozein zaletuk erosi ahal izango ditu, bai internet bidez, bai klubaren bulegoetatik edo dendatik pasatuta. Real Uniónek abonatuei bigarren sarrera bat erosteko aukera ematen die, abonatuen prezioan. Horretarako, kasu honetan, beharrezkoa izango da klubaren bulegoetara edo dendara joatea. Klubak abonatuei urriaren 31tik azaroaren 6ra bitartean mantenduko dizkie abonatuen prezioak, baina ezin izango die sarreren erreserba bermatu hilaren 7tik aurrera.
Partidarako adostutako prezioak honako hauek izango dira:
Tribuna Nagusia:
- Abonatu heldua (14 urtetik aurrera): 15 euro
- Abonatu haurra (13 urte arte): 12 euro
- Abonatuak ez direnak: 35 euro
Ekialdeko Tribuna:
- Abonatu heldua (14 urtetik aurrera): 12 euro
- Abonatu haurra (13 urte arte): 10 euro
- Abonatuak ez direnak: 25 euro
Preferentzia:
- Abonatu heldua (14 urtetik aurrera): 10 euro
- Abonatu haurra (13 urte arte): 5 euro
- Abonatu helduak ez direnak (14 urtetik aurrera): 20 euro
- Abonatu haurrak ez direnak (13 urte arte): 10 euro