Hurrengo partida:

24/09/2023
| 12:00 |
Real Unión Club - Teruel

Administrazio kontseilua

Igor Emery Echegoyen

Lehendakari

1980. urteaan Hondarribian jaioa. Hendaian bizi da. Hendaian eta Donibane Lohitzunen ikasi zuen eta Nafarroako Unibertsitatean Kazetaritzan lizentziatu zen. Kazetari bezala 15 urte baino gehiago egin zuen lan irratian, telebistan zein prentsan, Teledonosti, Localia, Noticias de Gipuzkoa edo EITB tokiko komunikabideetan.

Azken 6 urte hauetan Unai Emeryren komunikazio taldearen zuzendari bezala eta scoutingean laguntzen egin du lan.

Real Unioneko eta Hondarribia FEko harrobietan ibilia, Hondarribia FEko filialaren eta jubenilaren entrenatzailea izan zen futbolean kirol-teknikari goi-mailako titulua atera ondoren (III. maila). Gaur egun Bidasoa eskualdean kirola eta akibitate fisikoa sustatzeko proiektu batean dabil lanean.

Juan Mancisidor Lusa

Lehendakariordea

1977. urtean jaiotako irundarra. Enpresa ikasketetan lizentziatuta eta Zuzendaritza Estrategikoan Masterra Deustoko Unibertsitatean.

EUROGAP marketin estrategikoan espazializatutako aholkularitzan egin zuen lan 8 urtez Bartzelonako, Madrilgo eta Donostiako bulegoak zuzenduz.

2008tik ADEGIko (Gipuzkoako Enpresen Elkartea) Marketin-Komunikazio-Komertzial zuzendaria da eta 2022tik Fabrika-ko zuzendaria ere bada. Real Unioneko abonatu eta akzioduna da eta txikitan Real Unioneko harrobian jokatu zuen.

Josu Imanol Reta Decoreau

Idazkaria

Bilbon 1969an jaioa. Zuzenbidean lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean.

Abokatu lanean dabil orain dela 27 urte, auzitegi kontuetan esperientzia handia duelarik. Podium & Tradeko sortzaile eta administratzailea, Bilbon bulegoa duelarik.

Kirol-zuzenbidean espezializatua eta orain dela 18 urte Emery familiari profesionalki lotuta.

Hervé Etcheverry

Idazkariordea

1971an jaio zen Baionan. Hendaian bizi da. Informazio teknologian eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan Masterrak.

Zerbitzuen sektorean lan egin du Bidasoaren bi aldetan. Talde industrial batean berrikuntza eta garapen arduradun bezala lan egin ondoren, Bidasoa eskualdean kirolaren eta jarduera fisikoaren sustapenaren bitartez osasuna eta ongizatea bilatzen dituen anbizio handiko proiektu batera batu da.

Amaia Festa Itsaso

Kontseilaria

1974. urtean jaiotako hondarribiarra. ESTEn (Deustoko Unibertsitatea) Ekonomia eta Enpresa ikasketetan lizentziatuta. Transportes Argitranseko administratzaile solidarioa.

Iñigo Olaizola Alcorta

Kontseilaria

1966an Donostian jaioa. Irunen bizi da orain dela 25 urte. Geografia eta Historian lizentziatua Deustoko Unibertsitatean. Erainen eta San Patricion irakasle bezala lan egin zuen 6 urtez.

1992an Donosti Cup txapelketa sortu zuen eta gaur egun Donosti Eventos enpresako zuzendari nagusia da. Enpresa honek Beteranoen Europako eta Munduko Atletismo txapelketak, Enpresen Lasterketa edo Donosti Masters Cup txapelketa antolatzen ditu.

Realeko kontseilaria izan zen 2 urtez eta txuriurdinen mendeurrena antolatu zuen 2009an. Real Unionen lehen taldeko jokalaria izan zen eta gaur egun beteranoen taldean jokatzen du.

Álex Arieta-Araunabeña Olano

Kontseilaria

1971. urtean Hondarribian jaioa. Business Administration and Marketing titulua Hertforshire Unibertsitatean (Erresuma Batua).

20 urtez Telefónica Movistarren partner gisa lanean ibilia berak sortutako Comytienda enpresaren bitartez. 2018tik Espainiarako eta Portugalerako Key Account Manager (KAM) gisa lanean dabil Wuppermann Stahl GmbH altzairuaren multinazionalarentzat.

Óscar Galán Martínez

Kontseilaria

Irunen 1982an jaioa. Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziatuta eta Marketinean Masterra.

Aholkulari bezala lan egin du batez ere Marketin eta Komertzial alorrean. Esperientzia handia dauka kirol-marketinean, FC Bartzelonarentzat, Nikentzat eta Solan de Cabrasentzat lan egin du eta hainbat kirol ekitaldi antolatu ditu (Oier Olazabal kanpusa).

Gaur egun KENDU enpresan lan egiten du frantses merkatuan Key Account Manager bezala. Real Unioneko abonatu eta akzioduna.

Joseba Bereau Irastorza

Kontseilaria

1975. urtean jaioa. Ingeniari Tekniko Industriala. Eraikuntza enpresetan esperientzia handia lantaldeak kudeatzen.

Real Unioneko harrobiko talde guztietatik pasa zen eta lehen taldean jokatu zuen, kapitaina izatera helduz. Gaur egun Real Unioneko Beteranoen Elkarteko kidea da.

Iñaki Solbes Ponte

Kontseilaria

Irunen jaio zen 1970ean, eta hiri horretan bizi eta zuzentzen du bere negozioa, Vinoteca Mendibil, ardoak, likoreak eta destilatuak saltzen eta banatzen dituena. Ikasketak Frantzian egin zituen eta duela 35 urtetik bere birraitonak 1894an sortutako familia enpresa honetako gerentea da.

Familia-sustraitzearekin jarraitzen du, aitak beheko mailetan jokatu baitzuen, eta bera ere lehen taldeko kide izan zen 90eko hamarkadaren hasieran, taldea lehen aldiz 2. B mailara igotzen lagundu zuenean.

David González

Kontseilaria

David González Ardila, 1978an Irunen jaioa, Hondarribian bizi da, ikasketak Frantzian egin zituen eta hondakinak kudeatzeko Irungo enpresa batean egiten du lan, operazioen zuzendari gisa, duela 26 urtetik.

Real Unióneko abonatua eta akzioduna da.

Lehengo klubeko Lehendakariak

D. Ricardo Costa
Irún Sporting Club
1906
D. Pedro Icardo
Irún Sporting Club
1909/15
D. Gervasio Viyella
Real Unión Club
1916/17 - 1922/23
D.Venancio Iparraguirre
Real Unión Club
1919/20
D. Leandro Aguirreche
Real Unión Club
1921/22 - 1923/25
D. Isidoro Navarro
Real Unión Club
1927/29
D. Marcelo Angoso
Real Unión Club
1931/34
D. Jose Antonio Ponte
Real Unión Club
1935/36
D. Manuel Berroa
Real Unión Club
1940/46
D. Juan Volmer
Real Unión Club
1958/59
D. Ricardo Rodríguez
Real Unión Club
1965/69
D. Pascual Dorronsoro
Real Unión Club
1977/79
D. Iñaki de Tomás Múgica
Real Unión Club
1986/87
D. Ernesto Isarch Vélez
Real Unión Club
1991/98
D. Jose Antonio Zabala Gordejuela
Real Unión Club
1999/2021
1905
D. José Alex Izquierdo
Irún Sporting Club
1913
D. Leandro Picabea
Real Racing Club de Irún
1915/16
D. Eugenio Angoso
Real Unión Club
1917/19
D. Luis Larrañaga
Real Unión Club
1920/21 - 1937/39
D. Juan José Petit
Real Unión Club
1925/27 - 1930/31
D. Ignacio de Oyarzábal
Real Unión Club
1929/30
D. Juan Zamalloa
Real Unión Club
1934/35 - 1950/58
D. Julio Aguinaga
Real Unión Club
1939/40
D. Vidente Salas
Real Unión Club
1946/50
D. Federico Bergareche
Real Unión Club
1959/64
D. Narciso Iglesias
Real Unión Club
1969/77
D. Koldo Sorzábal Esnaola
Real Unión Club
1979/83
D. Fernando Echeveste Iciarte
Real Unión Club
1987/91
D. Carlos Fdez. de Casadevante
Real Unión Club
1998/99
D. Ricardo García Arias
Real Unión Club

Este sitio web utiliza Cookies propias y de terceros para recopilar información con la finalidad técnica, no se recaban ni ceden sus datos de carácter personal sin su consentimiento. Asimismo, se informa que este sitio web dispone de enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas a REAL UNION CLUB SAD.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

Cuando visitas cualquier sitio web, puede guardar o recoger información en tu navegador, normalmete en forma de cookies. Puedes hacer la gestión de las mismas en este panel.

Son aquellas que permiten al usuario la navegación a través de una página web, plataforma o aplicación y la utilización de las diferentes opciones o servicios que en ella existan.

  • wordpress_test_cookie
  • wordpress_logged_in_
  • wordpress_sec

Rechazar todos los servicios
Acepto todos los servicios

GABON KANPAINA harpidetza formularioa

ZU ERE TXURIBELTZ

Informazio pertsonala


Aukeratu kokapenak

Aukeratu mesedez KOKAPEN BAKARRA.

TRIBUNA NAGUSIA
EKIALDE HANDIA
PREFERENTZIALA

Akziodun?


Ordainketak

Ordainketa-metodo hobetsia

Kontu zenbakia

Oharrak (egin nahi dituzun iruzkinak edo gehiketak)