“Ahalik eta gehiena eman behar dugu eta gugan jarri arreta”

Iñigo Idiakez Real Unióneko entrenatzaileak agerraldia egin du gaur eguerdian Stadium Galeko prentsa aretoan, taldeak igande honetan Barça Atlèticen aurka jokatuko duen partidaren atarian.

Aurkariari buruz galdetuta, entrenatzaileak esan du “ezer gutxi” dagoela esateko. “Oso jokalari onak ditu, laster lehen taldean ikusiko ditugunak, baina uste dut arreta gehiago jarri behar dugula gugan eta Sabadellen partidaren ondorengo erreakzioa ikusi. Hiru puntuak lortzeko itxaropena genuen eta azkenean ez genuen bat bera ere ekarri. Hitz egin dugu, saiatu behar dugu pixka bat hobeto lehiatzen, gure etxean, gure jendearekin. Badakigu oso partida zaila izango dela”.

Idiakezek ohartarazi duenez, “elkarrekin egon beharko dugu, talde gisa lan egin eta gure futbola egiten saiatu”. Real Unióneko entrenatzaileak adierazi duenez, “erreakzioa eskatu diet. Badakigu zein egoeratan gauden. Badakigu taldea badugula gorantz egiteko, baina dagoeneko egin behar dugu. Ezin gara lasaitu”.

“Denbora asko daramat esaten entrenatzen oso ondo ari garela, baina gero lehiatu egin behar da, baina gero aurkari ezberdinak datoz, oso zailak. Kontzentrazioa eta erreakzioa behar ditugu. Horixe eskatu diet. Jakitun dira eta badakite”, adierazi du donostiarrak.

Lehen Federazioko 1. Multzoko 26. jardunaldiko partida larunbat honetan jokatuko da, Stadium Galen, 16:00etatik aurrera.

Parteka ezazu

Zurekin hazten jarraitu nahi dugu...

ZU ERETXURIBELTZ

DENDA

Taldearen produktu guztiak prezio onenetan
NOBEDEA

Lotutako albisteak

Kanpoan jasotako porrota, aho zapore garratzarekin
BM Supermerkatuak Real Unión Clubarekin duen babesletza-hitzarmena berritu du
Porrot engainagarria etxean

Este sitio web utiliza Cookies propias y de terceros para recopilar información con la finalidad técnica, no se recaban ni ceden sus datos de carácter personal sin su consentimiento. Asimismo, se informa que este sitio web dispone de enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas a REAL UNION CLUB SAD.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

Cuando visitas cualquier sitio web, puede guardar o recoger información en tu navegador, normalmete en forma de cookies. Puedes hacer la gestión de las mismas en este panel.


  • wordpress_test_cookie
  • wordpress_logged_in_
  • wordpress_sec

Rechazar todos los servicios
Acepto todos los servicios

GABON KANPAINA harpidetza formularioa

ZU ERE TXURIBELTZ

Informazio pertsonala


Aukeratu kokapenak

Aukeratu mesedez KOKAPEN BAKARRA.

TRIBUNA NAGUSIA
EKIALDE HANDIA
PREFERENTZIALA

Akziodun?


Ordainketak

Ordainketa-metodo hobetsia

Kontu zenbakia

Oharrak (egin nahi dituzun iruzkinak edo gehiketak)