Sestao River Club taldetik dator. Denboraldi honetan 39 partida jokatu ditu, sei gol sartuta eta sei asistenzia emanda.
Real Uniónek eta Aitor Aranzabek akordioa lortu dute ezker hegaleko gipuzkoarrak Irunen joka dezan datorren denboraldian.
Realeko harrobian hezia, Aitor Aranzabe Etxabek (Zaldibia, 1998) Real C, Real Unión, Real B, CD Tudelano eta Sestao River Cluben jokatu du, eta azken denboraldi honetan guztira 39 partida jokatu ditu (ligako 37 eta Errege Kopako 2), sei gol sartuta eta sei asistenzia emanda.