Aitor Seguínek, Jon Ander Pérezek, Marc Valesek eta Julen Agirrek ez dute Real Uniónen jarraituko datorren denboraldian.
Aitor Seguín Cidek (Eibar, 1995) bi denboraldi egin ditu Irunen. Iaz 36 partida jokatu zituen guztira (Lehen Federazioko I. Multzoko 35 eta CD Palencia Cristo Atléticoren aurkako Errege Kopako partida). Denboraldi honetan 26 partida jokatu ditu guztira (Lehen Federazioko II. Multzoko 22, Errege Kopako bi eta RFEF Kopako bi), eta bi gol sartu ditu, CF Illuecari RFEF Kopako partidan eta CF Intercityri Stadium Galen jokatutako partidan.
Jon Ander Pérez Ruiz de Garibay (Gasteiz, 1990) joan den udan heldu zen klubera. 29 partida jokatu ditu guztira (Lehen Federazioko II. Multzoko 26, Errege Kopako bat eta RFEF Kopako bi) eta gol bat sartu du, Barça Atlèticen aurka Johan Cruiff zelain 2-1 galdu zutena.
Marc Vales González (Escaldes-Engordany, Andorra, 1990) otsailean heldu zen taldera. Guztira 8 partida jokatu ditu eta gol bat sartu du, Taxoaren Osasuna Promesasen aurka 4-2 galdutako partidako lehenengoa.
Julen Agirre Friasek (Aia, 2003) 24 partida jokatu ditu denboraldi honetan (19 Lehen Federazioko II. Multzokoak, bat Errege Kopakoa eta lau RFEF Kopakoa), eta gol bat sartu du.
Real Uniónek bere profesionaltasuna eskertu eta etorkizunean zorte ona opa nahi die.