Hurrengo partida:

27/04/2024
| 16:00 |
Osasuna Promesas - Real Unión Club

Alain Oyarzun eta Mariño-Real Unión, “Irundarron Saria” jasotzeko izendatuen artean

Beste urte batez, Irungo Udalak 2023an kirol munduan gehien nabarmendu diren kirolariak sarituko ditu, kategoria hauetan banatuta: emakumezko eta gizonezko kirolaririk onenak, talderik onena eta “Irundarron Sariaren” irabazlea. Izendatuen artean, Alain Oyarzun eta Mariño-Real Unión.

Kiroletako ordezkariak gogorarazi duenez, ekimen honen bidez, bertako kirolarien talentua errekonozitzeaz gain, kirolarekin nolabaiteko harremana duten beste pertsona batzuk omendu nahi dira: “Oso harro gaude estatu mailan eta nazioartean arrakasta lortu duten goi mailako kirolariak izateaz, baina Kirol Gala goi mailako kirolaz harago doa, beharrezkoa baita kirol munduan kirolaz denok gozatu ahal izan dezagun altruismoz lan egiten dutenak ezagutu eta saritzea ere”.

Olazabalek aipatu du zer garrantzitsua den bertako talentua nabarmentzea hurrengo belaunaldientzako erreferentziak sortzeko: “Gaur, inoiz baino beharrezkoagoa da bertako kirolarien talentua ezagutaraztea, hurrengo belaunaldientzako erreferentzia eta eredu izan daitezen”.

“Txokolatezko Baloia”

Betikoez gain, aurten, bestelako sariak banatuko dira Galaren esparruan, hala nola Txokolatezko Baloia: ohorezko sari bat da, kirol munduan ibilbide luzea egin duten pertsonak omentzea duena helburu, eta, 2022an, lehenengo edizioan, Leire Landa futbolari ohiak jaso zuen, Espainiako futbolean lortutako arrakastarengatik, eta, 2023an, Leontxo García xakean espezializatutako kazetariak, xakea dibulgatzeko egindako ekarpen oparoagatik.

“Irundarron Saria”

Herritarrek “Irundarron Sariaren” irabazlea bozkatzeko epea hilaren 18an bukatuko da, igandearekin. Udalaren webgunean bozkatu daiteke, Irun Txartela erabiliz.

Hona hemen Irundarron Saria irabazteko hautagai izendatutako kirolari eta taldeak:

Aitor Gorrotxategi: Zortzigarrena Piraguismoko Munduko Kopako K-4 modalitatean.

Aizpea González, Amaiur Etxeberria, Ainhoa Zapirain eta Naroa Zubimendi: Espainiako txapeldunordeak arrauneko 4 Scull modalitatean.

Alain Oyarzun: Real Unióneko jokalaria eta Lehen Federazioko asistentzia emaile Nagusia.

Alba Rodríguez: 20 urtetik azpikoen borrokako munduko txapeldunordea eta bi aldiz Espainiako txapelduna.

Ander Gamón: Automobilismoko abiadura txapelketako irabazlea.

Asier Antonio: Frantziako Eskubaloi Ligako Bigarren Mailako entrenatzailerik onena.

Bidasoa-Irun: Asobal Ligako lehenengo itzuliko puntu kopuruan errekorra lortzeagatik.

Haimar Etxeberria (txirrindularia): Denboraldian lortutako emaitzengatik.

Iñaki Peciña: Brontzezko dominaren irabazlea Munduko Eskubaloi Txapelketan.

Irati Beorlegi: Zilarrezko dominaren irabazlea Europako OCR Txapelketan.

Irun FutSal: Taldea sortzeagatik eta Irunen areto futbola errekuperatzeagatik.

Jon Medrano: Ibilketa nordikoko Europako hirugarrena eta Espainiako txapelduna.

Jose Mari Zabala: Atleta, urrezko lau dominaren irabazlea Espainiako Master txapelketetan.

Klara Olazabal: Ur bizietako Espainiako txapelduna izateagatik eta Espainiako selekzioan Olinpiadetara joateko tokia lortzeagatik.

Leka Enea Irun: Harrobiarekin lortutako emaitzengatik.

Lur-Alai Squash Kluba: Irunen squasha sustatzeagatik.

Malen Juaristi, Ane Amostegi, Naroa Larrarte eta Eneritz Aizpiolea: Txapeldunordeak Piraguismoko Espainiako Txapelketako K-4 200 modalitatean.

Mariño Real Unión: Taldea sortu eta emakumezkoen futbola sustatzeagatik.

Mayumi Voley: Irunen emakumezkoen bolei talde bat sortzeagatik.

Santiagotarrak: Emakumezkoek lortutako emaitzengatik.

Parteka ezazu

Zurekin hazten jarraitu nahi dugu...

ZU ERETXURIBELTZ

DENDA

Taldearen produktu guztiak prezio onenetan

NOBEDEA

Lotutako albisteak

Real Uniónek festa handi bat prestatzen ari da 1924ko Koparen 100 urteak ospatzeko
Real Uniónek Taxoarera bidaia antolatu du
Helburutik gertuago!

Este sitio web utiliza Cookies propias y de terceros para recopilar información con la finalidad técnica, no se recaban ni ceden sus datos de carácter personal sin su consentimiento. Asimismo, se informa que este sitio web dispone de enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas a REAL UNION CLUB SAD.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

Cuando visitas cualquier sitio web, puede guardar o recoger información en tu navegador, normalmete en forma de cookies. Puedes hacer la gestión de las mismas en este panel.


  • wordpress_test_cookie
  • wordpress_logged_in_
  • wordpress_sec

Rechazar todos los servicios
Acepto todos los servicios

GABON KANPAINA harpidetza formularioa

ZU ERE TXURIBELTZ

Informazio pertsonala


Aukeratu kokapenak

Aukeratu mesedez KOKAPEN BAKARRA.

TRIBUNA NAGUSIA
EKIALDE HANDIA
PREFERENTZIALA

Akziodun?


Ordainketak

Ordainketa-metodo hobetsia

Kontu zenbakia

Oharrak (egin nahi dituzun iruzkinak edo gehiketak)