Guztira 27 neurketa jokatu ditu denboraldi honetan UE Olotekin.
Real Unionek eta Albert Vivancosek akordio batera iritsi dira erdilari kataluniarrak hurrengo bi denboraldiak Irunen jokatzeko.
Albert Vivancos Roig (Bescano, 1994), Girona FCko harrobian hezi eta talde honekin Bigarren A Mailan bi neurketa jokatzera heldu zen. Gainera, honako talde hauetan jokatu du: CE L´Hospitalet (uztzita), Hercules CF (utzita), UE Llagostera (utzita), UCAM Murcia, Salamanca CF eta UE Olot. Guztira 27 neurketa jokatu ditu denboraldi honetan UE Olotekin.
“Albert Vivancos nauzue, Real Unioneko jokalari berria. Denboraldi honi aurre egiteko eta elkarrekin garaipen askoz gozatzeko ilusio handiarekin nabil. Laster ikusiko gara Galen. Aupa Union!”, adierazi du jokalariak sare sozialetan zabaldutako bideo batean.