Real Uniónek eta Albert Vivancosek akordio batera iritsi dira datorren denboraldian Terrasa CF taldean jokatuko duen jokalari katalanaren kontratua bertan behera uzteko.
Albert Vivancos Roigek (Bescanó, 1994), Girona FC taldearen harrobian hezia, horrekin Bigarren A Mailan bi partida jokatzera iritsi zen eta CE L´Hospitalet (utzita), Hércules CF (utzita), UE Llagostera (utzita), UCAM Murcia, Salamanca CF eta UE Olot taldeetan jokatu zuen Irunera iristi aurretik. Aurreko denboraldian 18 partida jokatu zituen, horietatik 17 Lehen RFEF Fotters Mailako I. Multzokoak, eta Errege Kopako partida bat.
Real Uniónek bere profesionaltasuna eskertu eta zortea opa nahi dio.