Real Uniónek eta Alberto Quintanak akordioa lortu dute Málagako erdilariak datorren denboraldian Irunen joka dezan, bigarren bateko aukerarekin.
Alberto Miguel Quintana Moreno (Villanueva del Trabuco, Malaga, 2001) Málaga CF taldearen harrobian hezi zen, ondoren Real Valladolid CF taldearekin fitxatzeko. Azken denboraldi honetan 17 partida jokatu ditu Real Valladolid Promesasekin (gol bat sartuta) eta 8 neurketa Real Valladolidekin, 6 LaLiga Hypermotionen eta 2 Errege Kopan (gol bat sartuta).