Alberto Solísek ez du Real Uniónen jarraituko datorren denboraldian.

Sevilla CF taldeko harrobian hezia, Alberto Solís Gómez (Tomares, 1998) RC Celta B eta CyD Leonesa taldeetan aritu zen joan den udan Irunera iritsi aurretik. Guztira 39 partida jokatu ditu Real Uniónekin (Lehen Federazioko 1. Multzoko 38 partida eta RFEF Kopako bat) eta 12 gol sartu ditu.
Real Uniónek bere profesionaltasuna eskertu eta etorkizunean zortea opa nahi dio.