Jubenilen Euskal Ligara igotzeko ametsa gaur arratsaldean amaitu da Real Unióneko Jubenilen Ohorezko Mailako taldearentzat.
Joaquin Iturriak entrenatutako taldeak 1-0 irabazi dio SD Retuerto Sporti Ellakurin jokatutako triangeluarreko lehen partida eta 0-0 berdindu du CD Laudio San Rokezarren aurka. Arabako taldeak SD Retuerto Sporten aurka lortutako 2-1 garaipenak igoera eman dio CD Laudio San Rokezarri, irundarrek baino gol bat gehiago sartu dutelako triangeluarraren zenbaketa orokorrean.