Aurten 10 partida jokatu ditu.
Anatz Elizondo Emazabel (21 urte, Errenteria), Real Unionen jokatuko Realak utzita datorren denboraldian berriro ere. Aurten 10 partida jokatu ditu Aitor Zulaikak zuzentzen duen taldearekin, Bigarren B Mailako II. Multzoko A Azpimultzoko lehenengo fasean jokaturiko 7 neurketa, gehi Real Unionek 1. RFEF Mailan jokatzeko txartela lortzeko bigarren fasean jokatutako 3 neurketa gehiago.
21 urtekin Realeko harrobiko talde guztietatik pasa da, nahiz eta, hasiera batean, Real Unionen ibili izan. Gainera, Elizondo internazionala izan da azpi-16 kategorian eta Euskal Selekzioan azpi-16 kategorian ere jokatu du.