Eskuin hegaleko irundarrak 28 puntu lortu ditu denboraldian zehar
Ander Fernándezek Real Unión Rocaren denboraldi honetako Erregulartasunaren Saria irabazi du, Real Unióneko Beteranoen Elkarteak babestuta. Eskuin hegaleko irundarrak 28 puntu lortu ditu denboraldian zehar, denboraldia amaitu baino hiru jardunaldi lehenago saria eskuratzeko balio izan diotenak.
Josean Legorburuk, Real Unióneko Beteranoen Elkarteko presidenteak, saria eman zion Ander Fernándezi joan den larunbatean Real Unión Rocak Beasain K.E. “B”-ren aurka jokatu zuen partidaren aurretik, eta jokalariak taldekide guztiekin ospatu nahi izan zuen.
Podiuma Beñat Palenzuelak (21 puntu) eta Jon Ortizek (17 puntu) osatu dute.
Zorionak Ander!