Real Uniónek eta Ander Herrerok akordioa lortu dute erdilari irundarrak denboraldi baterako berritu dezan. Jokalariak Fran Justoren aginduetara egingo du aurredenboraldia eta urtean zehar lehen taldearen dinamikan egongo da.
Ander Herrero Rocha (Irun, 2002) Real Uniónen harrobian hezi da. Real Unión Rocako jokalaria da gaur egun, eta denboraldi honetan Ohorezko Erregional Mailara igo da. Aurreko denboraldian 11 partida jokatu ditu lehen taldearekin, horietatik 7 Lehen Federazioko II. Multzokoak eta 4 RFEF Kopakoak.