Ligako 30. jardunaldiaren amaieran, Ander Vidorreta Real Unióneko Beteranoen Elkarteak Txingudi Radio hedabidearekin elkarlanean antolatutako Erregulartasunaren Trofeoaren buru da.
Erdilariak 32 puntu ditu une honetan. Ondoren, Anton Escobar 22 punturekin, Quique Rivero 19 punturekin, Alberto Solís 16 punturekin eta Joseca Márquez 13 punturekin daude.
Sariak honako palmares hau du:
2019: Jon Irazustabarrena
2020: Dani Estrada
2021: Gorka Kijera
2022: Jon Irazustabarrena
2023: Jon Irazustabarrena