Ligako 25. jardunaldiaren amaieran, Ander Vidorreta Real Unióneko Beteranoen Elkarteak Txingudi Radio hedabidearekin elkarlanean antolatutako Erregulartasunaren Trofeoaren buru da.
Erdilariak 20 puntu ditu une honetan. Sailkapenean Quique Rivero eta Antón Escobar daude 18 punturekin eta Joseca Márquez eta Alberto Solís 13 punturekin.
Sariak honako palmares hau du:
2019: Jon Irazustabarrena
2020: Dani Estrada
2021: Gorka Kijera
2022: Jon Irazustabarrena
2023: Jon Irazustabarrena