Erdilariak bigarren urtez jarraian irabazi du saria
Ander Vidorretak irabazi du denboraldi honetako Erregulartasunaren Saria, Real Unióneko Beteranoen Elkarteak antolatuta eta Txingudi Radiorekin lankidetzan. Soriako erdilariak bigarren urtez jarraian lortu du saria.
Ander Vidorretak, 30 punturekin, hiru puntu atera dizkio bigarren postua eskuratu duen Sergio Benitori, eta podiuma Aitor Aranzabek eta James Wrightek osatu dute, biak 18 punturekin.
Josean Legorburuk, Real Unióneko Beteranoen Elkarteko presidenteak, saria eman dio Ander Vidorretari. Ekitaldian izan dira, halaber, Igor Emery, Real Unióneko presidentea, Javier Zabalo, Real Unióneko Beteranoen Elkarteko kidea, eta Juan Pedro Harocarene, Txingudi Radioko zuzendaria.
Sariaren palmaresa honako hau da:
2019: Jon Irazustabarrena
2020: Dani Estrada
2021: Gorka Kijera
2022: Jon Irazustabarrena
2023: Jon Irazustabarrena
2024: Ander Vidorreta
2025: Ander Vidorreta