Mikel Llorente, Real Unión Club-eko entrenatzaileak, agerraldia egin du gaur goizean Stadium Galeko prentsa aretoan, taldeak igandean FC Andorra-ren aurka jokatuko duen partidaren atarian.
FC Andorrari buruz, Real Union Clubeko teknikariak badaki Ferran Costaren taldearen exijentziaren berri: “Beste arerio oso gogor bat izango da, kontextu zail batean. Maila handiko talde bat daukate, jokalari oso dinamikoak dituzte, estruktura desberdinak erabiltzen dituztenak erasoko jokoan. Defentsiboki asko exijituko digute, baina beti bezala saiatuko gara gure plana aurrera eramaten eta protagonistak izaten jokoan”.
Gainera, hondarribiarrak adierazi du taldea errekuperatua dagoela asteazkenean Tarazonan egindako ahaleginetik: “Taldea ondo dago, asteazkeneko esfortzutik ondo errekuperatu da eta jokalari guztiak ditugu prest jokatzeko. 22 jokalari ditugu taldean eta dagoeneko denak parte hartu dute eta 21 titularrak izan dira sei partidu hauetan, eta taldeak lehiatzen jarraitu du. Nik uste dut hori balio handia dela, plantilla oso lehiakorra dugu.