Real Unión eta Antonio Montoro akordio batera iritsi dira jokalariak talde irundarrean jarrai ez dezan.
Antonio Montoro Rodríguez (Getafe, 1997) Deportivo Alavés B, CDA Navalcarnero, Recre Granada eta DUX Internacional de Madrid taldeetan aritu zen, 2022ko udan Irunera iritsi aurretik. Real Uniónekin 77 partida jokatu ditu guztira (68 ligan, 2 Errege Kopan eta 7 RFEF Kopan), eta bi gol sartu ditu.
Real Uniónek bere profesionaltasuna eskertu eta etorkizunean zortea opa nahi dio.