Real Uniónek eta Antxon Jasok akordioa lortu dute atzelari nafarraren kontratua bertan behera uzteko.
Antxon Jaso Zunzarren (Agoitz, 1997) 2022ko uztailean iritsi zen Irunera Bilbao Athleticetik. Denboraldi honetan 18 partida jokatu ditu guztira (Lehen Federazioko 2. Multzoko 12 partida, Errege Kopako 2 partida eta Federazio Kopako 4).
Real Uniónek bere profesionaltasuna eskertu eta etorkizunean zorte ona opa nahi dio.