Zazpigarren da orain Real Union B sailkapenean 8 punturekin.
Real Unión B: Iza; Gonzalez, Lazkanoiturburu, Garcia Echarri (Uriarte, 45. min.), Ariztimuño; Vargas (Garcia Arruabarrena, 75. min.), Herrero (Rodrigo, 64. min.), Pagola, Garcia Ettaouil (Tior, 64. min.), Navajas; Muguruza (Cabo, 75. min.).
Ordizia KE: Iriarte; Sanz (Galparsoro, 68. min.), Azcue, Altuna Mugika, Serrano; Urtaza (Garmendia, 80. min.), Erauskin (Calvillo, 85. min.), Altuna Maiz, Mendizabal, Etxeberria; Samake (Gartzia, 68. min.).
Emaitza (1-0): 1-0, Ariztimuño (78. min.).
Epailea: Mikel Fontanillo Fernandez. Txartel horia atera zion Ariztimuño (57. min.), Uriarte (66. min.) eta Rodrigori (89. min.) Real Union Bren aldetik eta Mendizabal (2. min.) eta Serranori (71. min.) Ordiziaren aldetik.
Bestelakorik: Ohorezko Erregional Mailako I. Multzoko zazpigarren jardunaldia. Ugalde-Katea, ateak itxita.
Sei jardunaldi jokatu behar izan ditu Real Union Bk liga berrekin denetik Ohorezko Erregional Mailan berriro ere garaipena lortzeko. Kostata, baina Kepa Esnaolaren mutilek Ordizia menpean hartzea lortu zuten atzo Ugalde-Kateko futbol zelaian. Garaipenaren gola 78. minutuan etorri zen Ariztimuñoren bitartez.
Zazpigarren da orain Real Union B sailkapenean 8 punturekin. Datorren astean Añorgaren kontra arituko dira Kepa Esnaolaren mutilak. Sailkapenean laugarren dira donostiarrak 11 punturekin.