Real Uniónek oso positibotzat jo du uztailean Stadium Galen egin den udako campusa, ostiral honetan amaitu dena. 129 haurrek parte hartu dute, eta aipatzekoa da azken aste honetan klubak neskez osatutako talde espezifiko bat osatzea lortu duela.
Futbolarekin lotutako jokoez gain, Guadalupe, Ibarla, Hondarribiko hondartza edo Zubietako instalazioetara txangoak egiteko aukera izan dute parte-hartzaileek lau aste hauetan.
“Erantzuna oso positiboa izan da. Orain, denborarekin, hobetu daitezkeen alderdien azterketa lasaiagoa egingo dugu, datozen edizioetan udako campusa hazten joan dadin”, adierazi du Real Unióneko harrobiaren koordinatzaile eta campuseko arduradun Mikel Jauregik.