Real Uniónek eta Asier Córdobak akordioa lortu dute hegal bizkaitarrak Irunen joka dezan datorren denboraldian.
Asier Córdoba Querejeta (Bilbo, 2000), Athletic Clubeko harrobian hezia eta 17 urtez azpiko selekzioarekin internazionala, honako talde hauetan aritu da bere ibilbide profesionalean: Bilbao Athletic, Osasuna Promesas, AD Alcorcón, SD Logroñés, FC Den Bosch (Herbehereak) eta berriro ere SD Logroñés. Azken denboraldi honetan 34 partida jokatu ditu guztira. Horietatik, 14 Herbeheretako bigarren mailako FC Den Boschekin jokatu ditu, eta gainerako 20ak SD Logroñésen, Lehen Federazioko II Multzoan. Hiru gol sartu ditu.