Real Uniónek oso balorazio positiboa egin du apirilaren 19, 20 eta 21ean Galeko anexoan egindako Aste Santuko Teknifikazio Jardunaldietaz. 2008 eta 2012 urteen artean jaiotako ia berrogeita hamar haurrek hartu zuten parte jardunaldi horietan.
Beste eduki batzuen artean, honako hauek landu ziren: banakako baloi-teknika (pasea, kontrola, kondukzioak, erregateak), banakako eraso-teknika, gorputz-orientazioa (erasokoa eta defentsakoa), ikuspegi periferikoa (ikuseremua handitzea), desmarkeak eta amaierak edo atezainen entrenamendua.
“Eguraldi txarra izan arren, erantzuna oso positiboa izan zen, eta, beraz, oporraldiak dauden bakoitzean horrelako jardunaldiak antolatzen jarraitzeko ideia indartzen digu”, adierazi du Mikel Jauregi Real Unióneko harrobiaren koordinatzaile eta teknifikazio jardunaldien arduradunak.