Real Unióneko abonatuak doan sartu ahal izango dira Stadium Galera Federazio Kopako Fase Autonomikoko finalaren itzuleraz gozatzeko. Real Uniónek eta SD Leioak neurtuko dituzte indarrak asteazken honetan 19:30etik aurrera. Klubak Tribuna Nagusia prestatuko du zaletu guztientzat eta 5 euroko sarrera bakarra jarriko du abonatu ez direnentzat (sarrera doan 14 urte bete arte).
Gogoratu behar da Real Uniónek abantaila izango duela, duela bi aste 1-2 irabazi baitzuen Sarrienan Nacho Sánchezen eta Quique Riveroren golekin. Federazio Kopako Fase Autonomikoko garailea Fase Nazionalean sartuko da, finalerdietara iristen diren lau taldeei Errege Kopan tokia emango diena.