“Aurrera eta goraka. Abonatu zaitez!”, Real Uniónek 2022/23 denboraldirako abiarazitako abonatu kanpainaren leloa da, eta klubaren helburua bere masa soziala sendotzea da. Salneurriak honako hauek dira: helduen abonu bat Tribuna Nagusian denboraldi osorako 150 eurotatik abonu bat gazteentzat eta haurrentzat Preferentzian 20 eurotara. Prezioak Stadium Galen hamaika kokapen ezberdin izan ditzake.

Klubak %15eko deskontua egingo die langabeei eta %20koa ezinduei eta familia ugariei (familia-unitateko 3 kide edo gehiago). Deskontu horiek baliatzeko, egiaztagiriak aurkeztu beharko dira.
Abonu berriak online egin daitezke klubaren webgunean, https://realunionclub.com/eu/harpidedun-erregistroa/ helbidean, edo Stadium Galeko bulegoetan, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:30era eta 17:30etik 19:00etara.
Kanpaina sare sozialetan
Abonatuen kanpaina Reflejo Pilomotorren promozio bideo batekin osatzen da, non Mario Capelete jokalari irundarra Real Unióneko hainbat zaleturekin batera agertzen den. Datozen asteetan ikusi ahal izango da klubeko sare sozialetan.