Ausarta Primak eta Real Uniónek babes-akordioa berritu dute, eta 2025eko ekainera arte iraungo du. Akordio horren bidez, merkaturatzaileak energia elektrikoa eta gasa hornitzen jarraituko du.
Egoitza nagusia Erandioko (Bizkaia) Asuaran industrialdean du Ausarta Prima SL enpresak, eta MLBNk ziurtatutako energia elektrikoa hornitzen du % 100 berriztagarria den A motako energia gisa. Horrela, ingurumena babesten eta klima-aldaketaren aurka borrokatzen laguntzen du. Era berean, Eusko Jaurlaritzak kudeaketaren bikaintasunari emandako kalitatearen Q agiria du.
Akordio hau berrituta, Real Uniónek iraunkortasunaren eta ingurumenaren babesaren arloan urratsak ematen jarraitzen du, Irungo proiektuaren zeharkako ardatzetako bat baita euskararekin, emakumeen kirola indartzearekin edo gizarteratzearekin batera.