Real Uniónek, Autocares Unitravelen laguntzarekin, Donostiara bidaia antolatu du larunbat honetan Sanseren aurka 19:00etatik aurrera Reale Arenan jokatuko duen partidurako.
Realak 500 sarrera eman dizkio guztira klubari, Real Uniónen denda ofizialean salgai. Zaletuek modalitate hauetaz baliatu ahal izango dira:
- Busa + sarrera: 17 euro pertsonako
- Busa bakarrik: 5 euro pertsonako
- Sarrera: 12 euro pertsonako (adina edozein dela ere)
Real Uniónen denda ofiziala zabalik dago astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 19:30era. Hiru modalitateetako edozeinetan sartzeko azken eguna ostirala izango da, 19:00etan.
Autobusa larunbatean 17:00etan aterako da Stadium Galetik. Itzulera 21:15erako aurreikusita dago, partidaren amaieran.