Hurrengo partida:

25/05/2024
| 19:00 |
RC Deportivo - Real Unión Club

Azken minutuan galdu du Real Unionek

Espinen burukada batek hiru puntuak eman dizkio Ebrori 90. minutuan.

CD Ebro: Loscos; Palomares, Royo, Espin, Lopez (Carri, 54. min.); Fernandez (Real, 88. min.), Parejo, Morillas (Sanchez, 54. min.), Quesada (de Lerma, 80. min.), Gutierrez; Moyano (Higon, 54. min.).

Real Union Club: Irazustabarrena; Elosegi, Azkoiti, Borda, Kijera; Elizondo (Madrazo, 66. min.), Beobide (Perez, 75. min.), Capelete (Donoso, 81. min.), Thior (Muguruza, 81. min.), Llamas; Viguera (Temenuzhkov, 66. min.).

Emaitza (1-0): 1-0, Espin (90. min.).

Epailea: Adrian Calvo Martinez (Errioxa). Txartel horia atera die Lopez (21. min.), Palomares (38. min.) eta Loscosi (70. min.) Ebroren aldetik eta Elosegi ( 72. min.) eta Azkoitiri (82. min.) Real Unionen aldetik.

Bestelakorik: Bigarren B Mailako II Multzoko D Azpimultzoko 7. jardunaldia. Pedro Sancho.

Real Unionek porrotarekin itxi du denboraldia. Espinen burukada batek hiru puntuak eman dizkio Ebrori 90. minutuan. Hala ere, ez da aukera askoko neurketa izan gaur goizean Ebrok eta Real Unionek jokatutakoa. Aritz Bordak izan du lehenengo aukera garbia Real Unionentzat 12. minutuan. Llamasek ezker hegaletik falta atera eta lasarteoriarra ez da errematera heldu. 21. minutuan beste aukera garbi bat bisitarientzat, kasu honetan Thiorren kontraeraso batean. Baloia, berriro ere, Llamasi heldu zaio, area txikian Elizondo ikusi baina donostiarrak ez du atezainaren aurrean asmatu.

Bigarren zatiko aukerarik garbienak Ebrok izan ditu. 58. minutuan Nandoren bitartez eta 62 minutuan Palomaresen bitartez. Real Unionen aldetik Kun Temenuzhkovek izan du 79. minutuan aukerarik garbiena. Bakarkakoan egin du jokaldia bulgariarrak, arean sartu, baina jaurtiketa kanpora joan zaio. 81. minutuan Muguruzaren debuta iritsi da, aurtengo bigarren taldeko hirugarren debutaria Lazkanoiturburu eta Ariztimuñoren ondoren. Eta neurketa berdinketarekin bukatuko zela pentsatzen genuenean, Ebroren gola etorri da, Espinen burukada baten bidez. Minutu bat gehiago iraun du neurketak, Madrazok arean sartu du baloia baina Ebroren defentsak urrundu eta epaileak bukatzutat eman du neurketa.

Gaurkoa denboraldiko azken neurketa izan da Real Unionentzat, azken jardunaldian atsedena dutelako Aitor Zulaikarenak.

Parteka ezazu

Zurekin hazten jarraitu nahi dugu...

ZU ERETXURIBELTZ

DENDA

Taldearen produktu guztiak prezio onenetan

NOBEDEA

Lotutako albisteak

Telmo Doladok irabazi du Real Unión Rocaren Erregulartasunaren Saria
"Jardunaldi hau geratzen zaigu"
Kultura-aniztasunarekin

Este sitio web utiliza Cookies propias y de terceros para recopilar información con la finalidad técnica, no se recaban ni ceden sus datos de carácter personal sin su consentimiento. Asimismo, se informa que este sitio web dispone de enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas a REAL UNION CLUB SAD.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

Cuando visitas cualquier sitio web, puede guardar o recoger información en tu navegador, normalmete en forma de cookies. Puedes hacer la gestión de las mismas en este panel.


  • wordpress_test_cookie
  • wordpress_logged_in_
  • wordpress_sec

Rechazar todos los servicios
Acepto todos los servicios

GABON KANPAINA harpidetza formularioa

ZU ERE TXURIBELTZ

Informazio pertsonala


Aukeratu kokapenak

Aukeratu mesedez KOKAPEN BAKARRA.

TRIBUNA NAGUSIA
EKIALDE HANDIA
PREFERENTZIALA

Akziodun?


Ordainketak

Ordainketa-metodo hobetsia

Kontu zenbakia

Oharrak (egin nahi dituzun iruzkinak edo gehiketak)