Real Uniónek eta Julen Azkuek akordioa lortu dute erdilari zarauztarrak Irunen jarrai dezan beste denboraldi batez, bigarren denboraldi batez luzatzeko aukerarekin.
Julen Azkue Unzueta (Zarautz, 1995) honako talde hauetan aritu da bere ibilbide profesionalean: CD Lagun Onak, CD Vitoria, Arenas Club, CD Tudelano, SD Amorebieta, CF Villanovense eta Atlético Sanluqueño CF, pasa den udan Real Uniónera heldu zelarik.
Amaitu berri den denboraldi honetan 24 partida jokatu ditu guztira, horietatik 23 Lehen Federazioko II. Multzokoak, eta Errege Kopako partida bat, guztira 1.515 minutu jokatuz.