Aitor Zulaika Real Unioneko entrenatzaileak agerraldia egin du Stadium Galeko prentsa aretoan, lehen taldeak ostiral honetan CD Badajozen aurka Nuevo Viveron jokatuko duen partidaren atarian.
Joan den asteburuko porrotaren ostean taldeak izandako sentsazioez galdetuta, Zulaikak esan duenez, “ez dakit zer sentsazio duzuen. Larunbatean ondo jokatu genuen partida bat galdu genuen. Sasoi honetan, gainera, egon daitezkeen emaitzek ez naute batere harritzen. Duela hiru aste esan nizuen, astebetean gauzak asko alda daitezke. Pozik egon behar dugu futbolaren mundu aldakor honetako kide izateaz. Atzo profesional bati entzun nion irabazteak etorkizuna aldatzen ziela. Hiru puntu lortzeak gauzei aurre egiteko modua aldarazten dizute. Falta diren aste hauetan horrelako egoerak gertatuko dira. Atseginak izango diren ezustekoak ikusiko ditugu, desatseginak izango direnak… denetarik egongo da. Behekoek estutu egiten dute, goikoek estutu, baina hori kategoria guztietan gertatzen da”.
“Badajoz oso ondo jokatzen duen aurkaria da. Ez nago ados jokatzen uzten dizutelaz. Duela hilabete eta erdi entrenatzailez aldatu zuen. Emaitzak lagun izan dituzte orain arte, tekla aurkitu dute. Goraka doan taldea da, baina ez dut nik esaten, emaitzek diote. Iazko klubik onena Bigarren B Mailan, talde bikaina. Baina beste klub handi batekin ere egingo du topo. Gure harmarria atera behar dugu, eta esan Real Unión ere talde ona dela, talde ona duela, harro gaudela eta Badajozera guztiarekin joango garela, Nuevo Viveroren zailtasunaz eta aurrean aurkituko dugun taldeaz jakinda”, adierazi du Real Unióneko entrenatzaileak.
Zulaikak baieztatu duenez, “Anatz berreskuratu dugu, joan den asteko zigortua, Miguel galdu dugu txartel pilaketagatik eta Beobide eta Praderaren zalantzak ditugu”.
RFEF Footters Lehen Mailako I. Multzoko 29. jardunaldiko partida ostiralean jokatuko da, Nuevo Viveron, 21:00etatik aurrera.