Hurrengo partida:

27/11/2022
| 12:00 |
Real Unión Club - Gimnàstic de Tarragona

“Baloiaren jabetza asko gustatzen zaion taldea da”

Aitor Zulaika Real Unióneko entrenatzaileak agerraldia egin du gaur goizean Stadium Galeko prentsa aretoan, lehen taldeak igande honetan El Pradon CF Talavera de la Reina taldearen aurka jokatuko duen partidaren atarian.

Joan den larunbatean gertatutakoaz eta porrot gogor baten ondoren taldeak aste hau nola burutu duen galdetuta, Zulaikak esan duenez, “horretan ari gara, oraindik bi entrenamendu falta zaizkigulako diot. Larunbatekoaren ondoren ez zegoen beste biderik. Ondo entrenatu eta igandean ondo jokatu. Horretan ari gara. Egun txarrak ager daitezke, baina partida ez genuen mimoz prestatu, joan den larunbatean eman nuen beste arrazoiren batez gain. Ez dut esango berriro gertatuko ez denik, horrek ez baitzaitu ezertara eramaten. Ez dugu esan behar, egin behar dugu”.

Azpeitiko entrenatzaileari talde aurkariaz ere galdetu diote kazetariek. “Talavera baloiaren jabetza asko gustatzen zaion taldea da, automatismo oso zehatzak dituena. Baloia asko erabiltzen du, baina bere ahulguneak ere baditu, denok ditugun bezala”, adierazi du Zulaikak.

Etxetik kanpoko taldeen zenbakiei dagokienez, Real Unióneko entrenatzaileak argi utzi nahi izan du: “Nahiago dut Galen partidak jokatu. Partida guztiei berdin egiten diet aurre, etxean eta etxetik kanpo. Etxetik kanpoko partidei ez diet lasaitasun handiagoz aurre egiten azken neurketak irabazi egin ditugulako. Partida batekiko norberaren jarrera antzekoa da. Egia da gero partida batzuek beste sentsazio batzuk sorrarazten dizkizutela, egutegian gorriz markatutako partidak, baina prestaketa antzekoa da, ñabardura batzuekin noski”.

“Beobide eta Iza berreskuratu ditugu. Patrick selekzioarekin dago eta Kijera zalantza da, 48 ordu eta bi entrenamendu falta direnean, denbora asko dela”.

Lehen multzoko 17. jardunaldiko partida igandeann jokatuko da, El Pradon, 12:00etatik aurrera.

Parteka ezazu

Zurekin hazten jarraitu nahi dugu...

ZU ERETXURIBELTZ

DENDA

Taldearen produktu guztiak prezio onenetan

NOBEDEA

Lotutako albisteak

Carlos Garcíaren mutilen garaipen berria
"Erronka polita, gogorra, zirraragarria eta garrantzitsua izango da"
Real Uniónen kromo bilduma salgai

Este sitio web utiliza Cookies propias y de terceros para recopilar información con la finalidad técnica, no se recaban ni ceden sus datos de carácter personal sin su consentimiento. Asimismo, se informa que este sitio web dispone de enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas a REAL UNION CLUB SAD.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

Cuando visitas cualquier sitio web, puede guardar o recoger información en tu navegador, normalmete en forma de cookies. Puedes hacer la gestión de las mismas en este panel.

Son aquellas que permiten al usuario la navegación a través de una página web, plataforma o aplicación y la utilización de las diferentes opciones o servicios que en ella existan.

  • wordpress_test_cookie
  • wordpress_logged_in_
  • wordpress_sec

Rechazar todos los servicios
Acepto todos los servicios

GABON KANPAINA harpidetza formularioa

ZU ERE TXURIBELTZ

Informazio pertsonala


Aukeratu kokapenak

Aukeratu mesedez KOKAPEN BAKARRA.

TRIBUNA NAGUSIA
EKIALDE HANDIA
PREFERENTZIALA

Akziodun?


Ordainketak

Ordainketa-metodo hobetsia

Kontu zenbakia

Oharrak (egin nahi dituzun iruzkinak edo gehiketak)