Mikel Llorente, Real Unión Club-eko entrenatzaileak, agerraldia egin du gaur goizean Stadium Galeko prentsa aretoan, taldeak igandean Barakaldo CF-ren aurka jokatuko duen partidaren atarian.
Entrenatzaileak adierazi du taldea prest dagoela igandeko partidarako, joan den asteko ahaleginetik berreskuratuta: “Aurreko astea oso gogorra izan zen guretzat, partiduen kontextuagatik, bidaiengatik… esfortzu hori nabaritu egiten da eta atseden eman genituen bi egun. uste dut taldea ondo errekuperatu dela esfortzuatik eta prest gaudela”.
Barakaldori dagokionez, hondarribiarrak aurkari gogorra izango dela esan du: “Arerio gogorra izango da, Exijentzia handiko partidu bat. Beraiek azkeneko lerroan momentu honetan daukate Alavesek utzitakoa min handia egiten ari den jokalari bat, konfiantza handiarekin dagoena, Maroan Sannadi. Beraientzat oso jokalari garrantzitsua da, eta joko zuzen horretan guk indartsu egon beharko gara gehiegi ez sufritzeko”.
Amaitzeko, entrenatzaile txuribeltzak zaleak igandean Stadium Galera taldeari laguntzera etortzea espero du: “Hiru t’erdietako ordutegi horretan jokatuko dugu. Ez da ordutegirik egokiena, baina ea jendea animatzen den. Dinamika oso onean gaude eta sentsazio onak ematen ditugu. Ea jendea hurbiltzen den beraien laguntzarekin partidua aurrera eraman ahal izateko”.