“Oso pozik nago zuen kamiseta eramateaz eta zuen arnasa Galen sentitzeaz. Aupa Union!”
Real Unionek eta AD Alcorcon taldeak akordio batera iritsi dira Alejandro Barbudok Irunen 2022ko ekainaren 30a arte utzita jokatzeko.
Alejandro Barbudo Lorenzo (Leganes, 2001) ezker defentsa zentralak AD Alcorconeko harrobian hezia da eta denboraldi honetan Alcorcon B taldearekin 2. RFEF Mailarako igoera fasea jokatu du.
“Oso pozik nago zuen kamiseta eramateaz eta zuen arnasa Galen sentitzeaz. Aupa Union!”, adierazi du jokalariak sare sozialetan zabaldutako bideo batean.