Real Unión eta Beñat Gaubeka akordio batera iritsi dira erdilari bizkaitarrak Irunen joka dezan 2026ko ekainera arte.
Beñat Gaubeka Ugarte (Leioa, 2000) libre dator SD Logroñésetik. Bertan 32 partida jokatu ditu denboraldi honetan, Lehen Federaziora igotzeko play-offak barne. Aurretik SD Deuston eta SD Leioan jokatu zuen.