Formakuntza arloak infantilen eta kadeteen mailak biltzen ditu.
Beñat Ollo Larrarte (Astigarraga, 1995) Real Unioneko formakuntza arloko zuzendari berria izendatua izan da, klubak datorren denboraldirako prestatzen ari den antolakuntza-egituraren baitan. Formakuntza arloak infantilen eta kadeteen mailak biltzen ditu.
Ollok Real Unionen jokatu zuen 12 urtetatik 22 urtetara. Orain dela 6 urte futbol eskolan eta udako kanpusean entrenatzen hasi zen. Real Unioneko alebinak eta infantilak ere entrenatu ditu. Bukatu berri den denboraldian infantiletako koordinatzailea eta Ohorezko Infantil taldeko bigarren entrenatzailea izan da.