Seigarren da sailkapenean Real Union B 5 punturekin.
Real Unión B: Iza; Del Val (Pagola, 69. min.), Cabo (Fernandez, 63. min.), Garcia, Gordo (Tior, 82. min.); Vargas, Martínez de Liza (Uriarte, 19. min.), Navajas, Herrero (Rodrigo, 80. min.), Lazkanoiturburu; Muguruza.
Beti Gazte KJKE: Tellechea; Conde, Maia, Jabalera, Echegaray; Gurrutxaga, Ochoteco, Ubiria, Telletxea (Arbelaitz, 70. min.), Urki Txoperena (Zabala, 86. min.); Ordoki (Ibon Txoperena, 60. min.).
Emaitza (1-1): 1-0, Muguruza (14. min.); 1-1, Ordoki (29. min.).
Epailea: Mattin Otxoa de Eribe Aldasoro. Txartel horia atera zion Muguruza (11. min.) eta Gordori (24. min.) Real Union Bren aldetik eta Jabalera (35. min.), Gurrutxaga (47. min.), Telletxea (45. min.), eta Urki Txoperenari (65. min.) Beti Gazteren aldetik.
Bestelakorik: Ohorezko Erregional Mailako I. Multzoko laugarren jardunaldia. Ugalde-Kateko futbol zelaia, ateak itxita.
Bana bukatu zen larunbatean Ugalde-Kateko futbol zelaian Real Union B eta Beti Gazteren arteko neurketa. Lesakarrak Oiartzuni zazpi gol sartu ondoren iristen ziren Irunera, lidergoan, eta Kepa Esnaolaren mutilak berriz, Zarautzen galdu ostean, sailkapenaren goiko partean kokatzeko garaipen baten beharrarekin.
14. minutuan aurreratu zen markagailuan Real Union B Muguruzak lorturiko gol bati esker eta 29. minutuan etorri zen Beti Gazteren berdinketaren gola, Ordokiren bitartez. Seigarren da orain Real Union B sailkapenean 5 punturekin. Datorren astean Oiartzun bisitatuko du. Sailkapenean bostgarren dira oiartzuarrak 6 punturekin.