Hasieratik amaierara arte partida menderatu zuen Uniónek ezin izan zituen hiru puntuak Las Gaunasen eskuratu.
Neurketa erritmo biziarekin hasi zuen talde irundarrak, bere jokoa ezarri nahian. Lehen hurbilketan bertan Unai Garcíaren aurkako penalti bat egon zitekeen, baina epaileak ez zuen ezer adierazi. Lehen zatian zehar, Uniónek baloiaren jabetza izan zuen nagusi, hurbilketa batzuk sortuz, baina atezain lokala larritu gabe. Lehen zatiko erdialdetik aurrera, jokoa gero eta trabatuagoa izan zen, faltak eta etenaldiak nagusituz. Hori dela eta, atsedenaldira iritsi ziren bi taldeak aukera garbirik sortu gabe.
Bigarren zatian, Uniónek aurrerapausoa eman zuen golaren bila. Hala ere, epaileak behin eta berriz gelditu zuen partida, falta eta txartel askorekin eta irizpide zalantzagarri batekin. Real Unióni hiru txartel hori eta txartel gorri bat erakutsi ondoren —azken hau aulkira—, iritsi zen txuribeltzen lehen aukera garbia: erdiraketa bat Soroetak errematatu zuen, baina Kike Royok behean ondo gelditu zuen lehen gola saihesteko.
Minutuak igaro ahala, aldaketak etorri ziren eta Uniónek aurkariaren area gero eta gehiago zapaldu zuen. Tellechearen erdiraketa indartsu batean, ez Fontánek ezta De la Matak ere ez zuten baloia errematzea lortu. Hurrengo minutuan, area barruko nahaste batek aukera eman zien irundar jokalariei markagailua irekitzeko, baina bai Kike Royok bai Errioxako defentsak txuribeltzen gola eragotzi zuten. Aukerarik garbiena Tellecheak izan zuen; jokaldi on baten ondoren, jaurtiketa gurutzatua egin zuen, baina berriro ere atezainak geldiketa bikaina egin zuen.
Horrela iritsi zen partidaren amaiera.
Berdinketaren ondoren ere, Real Uniónek sailkapeneko lidergoari eusten dio 40 punturekin, eta datorren larunbatean Deportivo Alavés B taldea jasoko du Stadium Galen, 18:00etan.
SD LOGROÑÉS: Royo; Hualde; Nuñez; Sanchez; Gil; Clavero; Tellechea (Santafe; 75′); Lazcano (Fernández; 87′); Zubiri; San Martin (Aguinaga; 67′); Ayensa (Kandoussi; 75′).
REAL UNIÓN CLUB: Emery; Fontán; Mateo; Garcia (Iradi; 72′); Arruti (Mecerreyes; 65′) ; Katsukunya; Carrillo; Miguelez (Tellechea, 65′); Soroeta (Laken; 72′); De la Mata (Gaubeka, 81′); Sangalli.
TXARTEL HORIAK: Sanchez (9′); Clavero (59′); Nuñez (95′); De la Mata (12′); Soroeta (39′); Mateo (47′); Arruti (55′); Fontán (59′); Carrillo (63′); Katsukunya (87′).
TXARTEL GORRIA; Fernández (52′).