Universidad de Deusto FC: Harto; Alberto García (Resurrección, 53. min.), Matilla, Bidasoro, Echeberria (Villagarcía, 75. min.); Ucín (Serrats, 75. min.), Omar García, Ugartemendia, Maruri, Mendive; Carlavilla.
Real Unión B: Iza; Arteaga, Cabo, Gordo, Sagredo; Letamendia (Sánchez, 25. min.), Ollo (Abad, 78. min.), Fernández (Palenzuela, 78. min.), Corvo, Artola (González, 67. min.); Blanco (Rodríguez, 67. min.).
Emaitza (0-0).
Epailea: Álvaro de la Iglesia Gutiérrez. Txartel horia atera zien Resurreccióni (73. Min.) Universidad de Deusto FC taldean eta Sánchezi (57. min.), Fernándezi (78. min.) eta Gordori (86. min.) Real Unión B taldean.
Bestelakorik: Erregional Preferente Mailako 1. Multzoko 8. jardunaldia. Zubieta. 100 ikusle inguru.
Joan den astean Galeko anexoan Sanpedrotarra FE taldearen aurka lortutako garaipenaren ondoren, Real Unión B-k irteera zaila zuen Zubietako instalazioetara Universidad de Deusto FC taldearen aurka jokatzeko eta hutsean berdindu zuen Carlos Garcíaren taldeak.
Irundarrak bigarren postuan daude 16 punturekin, SD Euskaldunarekin berdinduta eta Orioko FT liderrarengandik bi puntura. Hurrengo jardunaldia Galetik urrun izango da berriro, Lezon Allerru KE taldearen aurka.