Berdinketa, puntuak pilatzen jarraitzeko

Real Unión Clubak bana berdindu du gaur arratsaldean U.D. Ourenseren aurka Stadium Galen. Partidak denetarik izan du: tentsioa, borroka eta baita polemika une batzuk ere.

Real Unión Clubak indartsu ekin dio partidari, talde irundarrak bi aukera handi izan baititu lehen minutuetan.

Gola 18. minutuan iritsi da, area txikian Juan de la Matari egindako falta baten ondoren. Berrikusita VARean, epaileak penaltia adierazi du. Penaltia Aitor Galarzak sartu du, eskuin zutoinaren ondotik.

Lehen zatiko azken minutuetan, epaileak bi aldiz joan izan behar du VARrera, Ourenseren aldeko balizko penalti batengatik eta talde galiziarrari jokoz kanpoagatik baliogabetutako gol batengatik. Epaileak ez du ez bat ez bestea adierazi.

Bigarren zatia hasi eta gutxira, U.D. Ourensek berdinketaren gola lortu du, Xabi Gonzalez eskuratuta. Hortik aurrera, talde irundarrak baloiaren jabetza hartu du.

Partidaren azken minutuak eromen bat izan dira. Talde txuribeltzak hainbat aukera eta aurkariaren areara egindako hurbilketak izan ditu. Sustoa 87. minutuan iritsi da, Ourensek gola sartu duenean. Zalantza une batzuen ondoren, epaileak gola baliogabetu du, aurrelariaren falta adierazita.

Azken minutuan, Galarzak garaipena Real Uniónentzat emateko aukera izan du orpaz egindako erremate batekin, baina Vizosok geldiketa ikusgarria egin du eta, ondorioz, irundarrek berdinketarekin konformatu behar izan dute.

Real Unión Club: Jon Tena; Urtzi Albizua (60’, Álvaro Mateo), Jordi Pola, Paul Álvarez (85’, Mustapha), Javi Fontán(78’, Unai Medina); Luca Sangalli, Beñat Gaubeka (60’, Ekain Azkune), Juan De La Mata(45’, Mancisidor), Ander Martin, Unai García; Aitor Galarza.

UD Ourense: Manuel Vizoso; Noel González (82’, Samuel Pardo), Javier Labrada, Lucas Fernández ”Varo”,Julio Cabrera; Xabi Dominguez (61’, Cristian Carro), Diego Tejón, Raúl Gil ”Champi” (78’, Igor Irazu), Álvaro Bastida; David Ferreiro (82’, Roi Curras), Sergi Baldrich.

Golak: 1-0, Aitor Galarza (18’). 1-1, Xabi González (50’).

EPAILEA: Pablo Monterrubio Torres. Txartel Real Union Clubeko Juan De la Mata-ri (45‘) eta Ander Martín (83’), eta U.D. Ourense Diego Tejón-i (30’), Javier Labrada-ri (34‘), Julio Cabrera-ri (58’).

Parteka ezazu

Zurekin hazten jarraitu nahi dugu...

ZU ERETXURIBELTZ

DENDA

Taldearen produktu guztiak prezio onenetan
NOBEDEA

Lotutako albisteak

Garaipena euripean
Klubaren akziodunen batzar deialdia
Kanpoan jasotako porrota, aho zapore garratzarekin

Este sitio web utiliza Cookies propias y de terceros para recopilar información con la finalidad técnica, no se recaban ni ceden sus datos de carácter personal sin su consentimiento. Asimismo, se informa que este sitio web dispone de enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas a REAL UNION CLUB SAD.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

Cuando visitas cualquier sitio web, puede guardar o recoger información en tu navegador, normalmete en forma de cookies. Puedes hacer la gestión de las mismas en este panel.


  • wordpress_test_cookie
  • wordpress_logged_in_
  • wordpress_sec

Rechazar todos los servicios
Acepto todos los servicios

GABON KANPAINA harpidetza formularioa

ZU ERE TXURIBELTZ

Informazio pertsonala


Aukeratu kokapenak

Aukeratu mesedez KOKAPEN BAKARRA.

TRIBUNA NAGUSIA
EKIALDE HANDIA
PREFERENTZIALA

Akziodun?


Ordainketak

Ordainketa-metodo hobetsia

Kontu zenbakia

Oharrak (egin nahi dituzun iruzkinak edo gehiketak)