SD Eibar: Zufato; Cubero, Cristian, Berrocal, Chema; Nolaskoain, Pascual, Guruzeta, Iker Aldai, Carrasco; Slavy.
Jokatu dute baita ere: Magunagoitia, Sergio, Matheus, Yriarte, Corpas, Arbilla, Mada, Ekaitz, Muguruza, Arrillaga, Eric, Arana y Endika.
Real Unión Club: Irazusta; Eimil, Domínguez, Behobide, Joseca; Rivero, San Bartolomé, Obieta, Ghussein; Ortiz, Sergio Benito.
Jokatu dute baita ere: Charly Pérez, Bilbao, Aranzabe, Asier Benito, Vidorreta y Garrido.
Emaitza (1-1): 0-1, Benito (54. min.); 1-1, Endika (62. min.).
Epailea: Gaizka Altuna Paguey.
Bestelakorik: Real Uniónen aurredenboraldiko lehen partida. Asti. 300 ikusle inguru.
Real Uniónek berdinketa lortu du gaur goizean Astin SD Eibarren aurka, irundarrentzat aurredenboraldiko lehen partidan. 54. minutuan aurreratu dira markagailuan Asier Benitoren bitartez, Koldo Obietaren jokaldi on bati amaiera ona eman ondoren. Ondo erantzun du talde armaginak eta 62. minutuan Endikak berdinketaren gola lortu du.

Real Uniónek atseden hartuko du igande honetan, astelehenean Birminghamera bidaitu haurretik, non astebeteko konzentrazioa egingo duen. Gaur estreinatu du gainera datorren denboraldiko lehen ekipazioa, Adidas markakoa. Datorren larunbatean, denboraldiaurreko bigarren partida, Barrow AFC taldearen aurka.