Egoitz Sayarren mutilek lehen puntua lortu zuten Hernanin.
CD Hernani: García; Elizalde, Muñoz, Jáuregui, Olivenza (Zubizarreta, 82. min.); Sanz (Mendizabal, 45. min.), Oyarbide (Matos, 61. min.), Pirón, Bereciartua, Lizarazu (Elizegi, 61. min.); Rubio (Hernández, 45. min.).
Real Unión B: Iza; Martínez de Liza, Ollo (Cabo, 71. min.), Gordo (Del Val, 71. min.), Olaciregui; López (Carrilo, 75. min.), Rodríguez (Pastoriza, 60. min.), Arzuaga, Rodrigo (Herrero, 60. min.), González; Navajas.
Emaitza (1-1): 1-0, Pirón (4. min.); 1-1, Herrero (min. 68).
Epailea: Xabier Carballo Moreda (Euskadi). Txartel horia atera zion Lizarazuri (44. min.), Piróni (56. min.), Hernándezi (61. min.) eta Zubizarretari (89. min.) Hernaniren aldetik eta Rodrigori (27. min.), Rodríguezi (43. min.), Arzuagari (88. min.) eta Pastorizari (89. min.) Real Unión Bren aldetik. Egoitz Sayar, Real Unión Bko entrenatzailea bota zuen txartel gorriarekin (89. min.).
Bestelakorik: Ohorezko Erregional Mailako 1. jardunaldia. Zubipe.
Egoitz Sayarren Real Unión B berriak berdinketa baliotsu batekin ekin zion denboraldiari Zubipen. Hernani goiz jarri zen aurretik markagailuan, Pirónek, 4. minutuan, Iza gainditu eta partidako lehen gola sartu zuen. Kostatu zitzaien irundarrei erreakzionatzea, baina Herrero, 68. minutuan, zelaira atera bezain pronto, berdinketaren gola lortu zuen.
Egoitz Sayarren mutilek, beraz, denboraldiko lehen puntua lortu dute eta seigarren dira sailkapenean. Hurrengo jardunaldian Aloña Mendi KE hartuko du Real Unión Bk Ugalde-Ventasen.